EGEF – Eskualde Garapenerako Europako Funtsak diruztatu egitasmoa

Beste diru-laguntzak: Estatua (Massif), Eskualdea eta Departamendua



Gaur egun, lekuko historia ez da aski ezagutzen. Menturaz ezagutzaren zabalkuntzaren eta transmisio-euskarri egokien eskasiak esplika lezake hori, ikerketaren eta kuriositatearen hutsuneek baino. Ikerketa eta transmisioaren artean dagoen amildegia doi bat leuntzeko asmoz, Baigorriko herriak Mehaka historia gunea ideki du. Tokiko historiaren zati bat denen eskura!
Baxenabarreren historia hiru zatitan
1189-1523

Baxenabarre
Nafarroako Erresuman
Nafarroako Erresuma
Pirinioen iparraldean hedatu zelarik, orduan hasi zen osatzen Baxenabarre izanen zena eta erromantzez “Ultrapuertos" izena janzten zuen lurraldea. Erresumako beste probintziak bezala administratua zen eta tokiko jaurgoak boterea partekatzen zuen Nafarroako erregearekin.
Nolakoa da bertan bizi den jendea?
Nola antolatzen da?
1523-1789

Baxenabarre
erresuma subiranoa
Gaztelarrek Nafarroa inbaditu ondoan, erresuma bitan zatitu zen: Pirinioen iparraldean Baxenabarre (Nafarroa Beherea) eta hegoaldean Nafarroa Garaia. Orduan, Baxenabarre edo "Reaume de Navarra" erresuma subiranoa bilakatu zen, Frantziako Erresumari lotzen hasi aitzin.
Zein dira Aro Modernoko erronka berriak?
Nola aurre egin demografia hazkuntzaren arazoei?
1789...

Baxenabarreko erresumaren bukaera
Frantziako Iraultza
Baxenabarrera heldu zen. Nafarrak Frantziako asanbladetara parte hartzera deituak izan ziren. Noble eta elizgizonek ez zuten berena ez zen erresuma bateko gertakarietan parte hartu nahi, heren estatuak
aldiz…
Nola entzunarazi heren estatuaren aldarrikapenak?
Nola integratuko da Baxenabarre Frantziar Iraultzan?
Kintoan Barna
Mehaka, Baxenabarreren historia gunearen sorkuntza Kintoan Barna izeneko Poctefa europear proiektuan sartzen da. Honen helburua Kintoatik iragaiten den Donibane Garazi-Iruñea ardatzaren dinamizazio sozioekonomikoa da, garapen turistikoaren estrategia amankomunen eta partekatuen bitartez.
Egitasmoaren diruztatzaileak:




